XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AZKENIK, arratsaldeko zazpiak aldean, Beñaten gurasoak kalera irten ziren.
Etxe barrenean isiltasuna eta bakardadea nagusitu ziren arren, lehentxoago beren ohizko eztabaida ttikietan jardun zuten:
Atearen danbatekoa entzun aurretik, ostera, azken hitzak semearentzat izan ziren:
- Ea ba, Beñat, tarte honetan asko ikasten duzun.
Agur.
Baina Beñat asper-asper eginda zegoen, izan ere zerbait gorrotatzen bazuen, horixe asteburuetan ikasi behar izatea zen.
Hargatik utzi zuen bertan behera Gizarteko liburua eta hargatik abiatu zen gurasoen logelarantz.